accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

MUFACE aplicazioa


 

Mugikorrerako doako MUFACE aplikazioak, gaztelaniaz eta gehien erabiltzen diren hizkuntza koofizialetan, honako kudeaketa hauek egiteko aukera ematen du:

DESKARGATUTA

  • MUFACE bulegoak aurkitzea
  • Mutualitatearen gaurkotasuna ezagutzea
  • Mutualistei Arreta Emateko Bulegoarekin edo Probintziaren Zerbitzuekin harremanetan jartzea (formularioa)
  • Ordua eskatzea 

ERREGISTRATUTA

Honakoak eskatezea:

  • Eskatu zure Europako Osasun Txartela (erregistroarekin)

  • Errezeten txeketegia

  • Europako Osasun Txartela (EOT) 

  • EOTren behin-behineko ordezko ziurtagiria (BOZ) 

  • Afiliazio-ziurtagiria

  • Ordainketa bakarreko prestazioen ziurtagiria

  • Prestazioen atxikipen-ziurtagiria 

  • Kanpoko sorospen-estalduraren ziurtagiria

  • Hortzen eta begien prestazioak (Cl@ve PIN ere beharrezkoa da)

       Beste kudeaketa batzuk:

  • BERRIA: Deskargatu afiliazio-txartela PDF formatuan

  • Datuak eguneratzea. Barne hartzen du harremanetarako oinarrizko datuak eguneratzea, probintzia aldatzea izan ezik. ABISUA: Aldi baterako eten egin da telefono mugikorraren eta posta elektronikoaren eguneraketa. Egin aldaketak egoitza elektronikoan. Eskerrik asko.

  • Eskaeren egoera kontsultatzea

  • Onuradunei baja ematea

  • Onuradunak berraktibatzea 

​​

2024ko maiatzeko eguneratzea: bertsio berria

Berriro erregistratu beharrik gabe, zure afiliazio-txartela berria deskargatu ahal izango duzu eta kontsulta-inprimakia hizkuntza koofizialetan ere erabil dezakezu, hau da, katalanez, euskaraz, galegoz eta valentzieraz.

 


 
Alderdi orokorrak

Aplikazioa eskuragarri dago Android eta Apple-iOS sistema eragileak dituzten telefono adimendunentzat eta tabletentzat, eta horietako bakoitzari dagokion denda elektronikoen bidez eskura daiteke:   Google Play(Abre en nueva ventana)   eta   App Store(Abre en nueva ventana) .

Aurretik ez bazenuen, aplikazioa erabiltzeko egin behar duzun bakarra zera da, zure gailuan deskargatu eta erregistratu, oinarrizko datuak eta afiliazio-zenbakia sartuta, hala eskatzen duten zerbitzuetarako. Gogoratu afiliazio-zenbakia sartzean 00 (bi zero) jarri behar dituzula eskuinean; hau da, 11 digitu sartu behar dituzu.

Ez duzu afiliazio-zenbakia edo sarrera-data? Cl@ve, ziurtagiri elektronikoa edo NANe baduzu, zure datuak MUFACEn(Abre en nueva ventana)  ikus ditzakezu, edo, bestela, kontsulta ezazu  zure probintzia-zerbitzuan  edo Mutualisten Informazio Bulegoan,  Mutualisten Arretarako Web Formularioan(Abre en nueva ventana) .  

Badaezpada ere, MUFACEn erregistratzeko eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeko jarraibide oso erraz batzuk prestatu ditugu(Abre en nueva ventana) . Baliagarriak izatea espero dugu.

Nolanahi ere, gogoratu 4 zerbitzu jasotzeko ez dela erregistrorik behar, deskargatu egin behar dira soilik:

  • Bulegoen bilatzailea
  • Mutualistentzako Informazioaren Bulegoari (MIB) kontsultak egitea
  • Ordua eskatzea
  • Albisteak